Club Náutico de Luanco
Club Náutico de Luanco | |
---|---|
Sorrera | 1953 |
Herria | Gozón, Asturias |
Lehendakaria | ? |
Entrenatzailea | José Quintana |
Patroia(k) | Juan Fernández |
Kolorea(k) | urdina eta zuria |
Trainerua | Lluanquina (oraingoa) Virgen del Socorro (historikoa) |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 2 Asturiasko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
Webgunea | www.facebook.com |
Club Náutico de Luanco Asturiasko Luanco (Gozón) herriko itsas kirol eta beraz arraun taldea da.
Uniformea
Elastikoa zein trainerua zuria eta urdina dira. Traineruaren izena La Lluanquina da, urteetan zehar Virgen del Socorro izan bada ere.
Historia
Kluba 1953an sortu zen. Batel eta trainerilletan aritzen zen eta 70. hamarkadan emaitza politak lortu zituen, hala nola 1972ko Espainiako Batel Txapelketako bigarren postua, eta 1974 eta 1978ko hirugarren postuak.
Trainerua ere atera izan du baina gehienetan C.M. Castropolen itzalean egon da. Dena den Liga sistemak abiatu zirenetik Luancok KAE 2 Ligan egin du arraun eta Castropolek galiziarren ligan.
Luanco 2006an trainerurik atera gabe egon ondoren 2007an hiru estropada jokatu eta bandera bat irabazi zuen. 2008 eta 2013 artean urtero uretaratu zuen trainerua eta KAE Ligako bigarren mailan egin zuen arraun. 2014az geroztik ordea ez du trainerurik osatzerik lortu.
Palmaresa
- Asturiasko Traineru Txapelketa (2): 1987, 1988
- Avilesko Zelta-arteko Jaialdiko Bandera (1): 2007
- El Socorro Bandera (erlojuzkontrakoa) (1): 2008
- San Vicente de la Barquerako Bandera (2): 2011, 2013.
- Asturiasko Trainerila Txapelketa (2): 1987, 1988
- Asturiasko Batel Txapelketa (2): 1987, 2010
Azken denboraldiak
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2008 | KAE 2 Liga, 10.a | - |
2009 | KAE 2 Liga, 10.a | - |
2010 | KAE 2 Liga, 14.a | - |
2011 | KAE 2 Liga, 12.a | - |
2012 | KAE 2 Liga, 11.a | - |
2013 | KAE 2 Liga, 11.a | - |
2014- | ez |
Gozón Udaleko Bandera
Club Náutico de Luanco-k 2003tik aurrera Gozón Udaleko Bandera antolatzen du, 2008tik aurrera KAE 2 Ligako estropada puntuagarria dena.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Club Náutico de Luancoren berriak[Betiko hautsitako esteka]
- Datuak: Q3391501