Clara Ragaz

 

Clara Ragaz

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClara Nadig
JaiotzaChur, 1874ko martxoaren 30a
Herrialdea Suitza
HeriotzaZürich, 1957ko urriaren 7a (83 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Leonhard Ragaz (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, bakezalea, temperance worker (en) Itzuli eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaWomen's International League for Peace and Freedom (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Suitzako Alderdi Sozialista

Clara Ragaz (Chur, Suitza, 1874ko martxoaren 30a - Zurich, Suitza, 1957ko urriaren 7a) irakasle, bakezale, ekintzaile eta feminista izan zen.

Biografia

Clara Nadig Plattner Churren jaio zen, Suitzako Grisonesen kantoian. Christina Plattner eta Johann Josua Nadig-en alaba. Maistra izateko ikasi zuen, eta 1892an osatu zuen bere prestakuntza Aarau-ko Eskola Normalean. Hasieran Ingalaterran eta Frantzian irakatsi zuen, Suitzara itzuli aurretik. Ragaz Suitzako Emakume Abstinenteen Federazioaren sortzailea izan zen, Suitzako tenperantziaren mugimenduari lagundu zion erakundea. Ragazen lanak erlijiotasuna eta sozialismoa nahasten ditu. 1901ean ezkondu zen Leonhard Ragaz teologiako irakasle eta ekintzaile sozialarekin.[1]

Erreferentziak

  1. heroínas. (7 de octubre de 2018). Clara Ragaz activista por los derechos de las mujeres suizas y por la Paz. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1095229
  • Commonscat Multimedia: Clara Ragaz / Q1095229

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 60134580
  • ISNI: 0000000017023947
  • GND: 128407506
  • LCCN: n90717695
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 010792
  • Wd Datuak: Q1095229
  • Commonscat Multimedia: Clara Ragaz / Q1095229