Cerrena unicolor
Cerrena unicolor | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Cerrena |
Espeziea | Cerrena unicolor Murrill, 1903 |
Cerrena unicolor Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Trametes unicolor. Daedalea unicolor, Daedalea cinerea.
Haritsuegia eta larrukara kontsumitzeko.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, dimidiatua, giltzurrun-formakoa, sekzio mehearekin, beste karpoforo batzuekin teilatu bat bezala, arre-oliba antzeko-fuliginoso kolorekoa, geroago beltzaxka eta eremu zirkularrekin, hirtsutua, ia beti alga berdexkaz estalia.
Tutuak: Oso laburrak (1-4 mm)
Poroak: Zurixkak, bihurgunetsu-luzangak edo baita linealekin ere, labirintiko forma bereziarekin, 0,2 eta 0,5 mm bitarteko zabalerakoak. Ale zaharretan Irpes-aren antzekoak, hau da, urratutako poroak, azaleko geruzatik bereizten da marra beltz jarraitu baten bidez.
Bilbea: Zuria, edo apur bat gorria, milimetro 1 inguruko lodierakoa, haritsu-larrukara, gero suberosoa.[2]
Etimologia:
Jangarritasuna
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
Trametes generotik bereizten da tomentudun geruza pileikoa bereizten duen marra beltzagatik.
Sasoia eta lekua
Urte osoan zehar, eguraldi txarra ondo jasaten du. Taldeka hazten da, ale inbrikatuekin (gainjarriekin). Hostozabalen enborrak parasitatzen ditu. Zuhaitzez elikatzen da, horrek kalte egiten dio eta are lagundu dezake haren heriotzan. Ustelduta zuria sortzen du.
Banaketa eremua
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 511 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Cerrena unicolor: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
- Datuak: Q1315472
- Multimedia: Cerrena unicolor / Q1315472