Castlerock
Castlerock Carraig Ceasail Carraig Ceasail | |
---|---|
herrixka | |
Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | Erresuma Batua Ipar Irlanda Ulster Derryko konderria |
Jatorrizko izena | Carraig Ceasail |
Posta kodea | BT51 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°09′N 6°47′W / 55.15°N 6.78°W / 55.15; -6.78 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Castlerock (irlanderaz: Carraig Ceasail) Ipar Irlandako Derry konderriko herrixka turistikoa da. 1.326 biztanle ditu eta Colerainetik zortzi kilometro mendebaldera dago. Irlandako hondartzarik luzeena du, Benone Strand.
Historia
Bristolgo kondea zen Frederick Herveyek Downhill Estate jauregia eraiki zuen Castlerocken XVIII mendean. Gizon hau 1780tik aurrera Derryko apezpikua izan zen. Gaur egun oraindik eraikinaren aztarnak ikus daitezke, bai eta bere liburutegia zen Mussenden tenplua ere.
Ondasun nabarmenak
- Mussenden tenplua eta Downhill Estate jauregia.
- Benone Strand hondartze: 10 kilometrotik gorako luzera duena.
- Hezlett House: 1691ean eraikitako jauregia.
Hiritar ezagunak
- C. S. Lewis idazle irlandarraren opor lekua izan zen.
- James Nesbitt aktorea bertan bizi izan zen gaztaroan.
Iruditegia
- Castlerock
- Hondartza
- Hondartza
- Mussenden tenplua
- Downhill Estate jauregia
Kanpo estekak
- Datuak: Q619264
- Multimedia: Castlerock / Q619264