Cameron Redpath
Cameron Redpath | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Narbona, 1999ko abenduaren 23a (24 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||
Aita | Bryan Redpath | ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Heziketa | Sedbergh School (en) The King's School in Macclesfield (en) | ||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdikoa | ||||||||||||||||||
Pisua | 95 kilogramo | ||||||||||||||||||
Altuera | 188 zentimetro | ||||||||||||||||||
Cameron Redpath (Narbona, Okzitania, 1999ko abenduaren 22a) eskoziar errugbi jokalaria da, Ingalaterrako Bath taldean lehen erdiko postuan aritzen dena.
Ibilbidea hamabosteko errugbian
Ibilbidea errugbi profesionalean
Sale Sharks taldeko harrobian aritu zen, eta 22 partida jokatu zituen lehen taldearekin. 2020ko otsailean Bath-ek fitxatu zuen[1][2].
Ibilbidea selekzio nazionalean
Bi herrialdetako taldeetan aritu da. 20 urtez azpiko kategorian, 2018ko Sei Nazioen Txapelketako Ingalaterrako talderako hautatu zuten. Txapelketa hartan zehar, entsegu bana egin zuen Gales[3] eta Frantziaren[4] aurkako partidetan.
Nagusien kategorian, 2021eko urtarrilean Sei Nazioen Txapelketako Eskoziako talderako hautatu zuen Gregor Townsendek. Otsailaren 6an debutatu zuen, Ingalaterraren aurka Twickenhamen. Egun horretan Eskoziak Calcutta Cup eskuratu zuen 6-11 irabazita[5].
Bizitza pertsonala
Cameron Bryan Redpath errugbi jokalari ohiaren semea da.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «England Under-20 star Cameron Redpath joins Bath Rugby from Sale Sharks» Premiership Rugby (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «Sale's Redpath signs deal at Bath» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «England U20s 37-12 Wales U20s» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «Under-20s Six Nations - Round Four Wrap» Six Nations Rugby 2018-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «Scotland record historic Twickenham victory to secure Calcutta Cup» The National (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
Kanpo estekak
- Datuak: Q53871261
- Multimedia: Cameron Redpath / Q53871261