Blitz (filma)
Blitz (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | Blitz |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, crime thriller film (en) , thrillerra eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Blitz (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Elliott Lester |
Gidoigilea(k) | Nathan Parker |
Antzezlea(k) | |
Jason Statham Paddy Considine Aidan Gillen David Morrissey Zawe Ashton Luke Evans Joe Dempsie Mark Rylance Nicky Henson | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Samuel Hadida |
Konpainia ekoizlea | Lions Gate Entertainment |
Edizioa | John Gilbert |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ilan Eshkeri |
Argazki-zuzendaria | Rob Hardy |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
Blitz, 2011ko Elliott Lester britainiar zinema zuzendariak zuzendutako thriller film bat da. Ken Bruen irlandar idazlearen 2002ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Jason Statham, Paddy Considine, Aidan Gillen eta David Morrissey aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Blitz (Aidan Gillen) Londres hirian polizia agenteak banaka-banaka hiltzen ari den serieko hiltzaile bat da. Tom Brant (Jason Statham) izaera gogor eta politikoki zuzena ez den poliziak psikopata atxilotxeko ardura jaso du. Dirudienez, Blitzek bere krimenak egunkarietako izar bilakatzeko burutzen omen ditu, gero eta polizia gehiago hil eta egunkarietako albisteetan gero eta gehiago agertzen dela ohartu baita.
Aktoreak
- Jason Statham: Tom Brant detektibe sarjentua
- Paddy Considine: Porter Nash inspektorea
- Aidan Gillen: Barry "Blitz" Weiss
- David Morrissey: Harold Dunlop
- Zawe Ashton: Elizabeth Falls polizia
- Luke Evans: Craig Stokes detektibe inspektorea
- Mark Rylance: Bruce Roberts inspektore burua (eleberrian James Roberts)
- Nicky Henson: Brown superintendentea
- Ned Dennehy: Radnor
- Ron Donachie: Cross
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q884473