Biok
Biok | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Galdakao, Bizkaia |
Musika mota | metala |
Urteak | 1999- |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Metak Baga-Biga |
Taldekideak | |
Ibon Imanol Aitor Unai Julen Luis | |
Lehengo taldekideak | |
Joseba | |
Informazio gehigarria | |
http://www.biok02.com/ |
Biok 1999. urtean Galdakaon (Bizkaia) sortutako euskal metal musika taldea da. Deiadar proiektua osatzen zuten Aitor (Frik), Imanol (H.K.M.), Joseba eta Unai (Su aizkora) taldekideei Ibon (DoNoDisturb) batu zitzaienean sortu zen Biok.
2002an Euskadi Gaztearen 12. Maketa Lehiaketan Entzuleen Saria irabazi zuten[1].
2009ko Ibilaldiaren abestia konposatu zuten Arkaitz Estiballes bertsolariaren hitzekin. Biokeko taldekideak zein Arkaitz Estiballes urte horretako Ibilaldia antolatu zuen Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolako ikasleak izan ziren.
Taldekideak
- Ibon: ahotsa
- Imanol: bateria
- Aitor: gitarra eta ahotsak
- Unai: gitarra
- Julen: baxua eta ahotsak
- Luis: baxua
Taldekide ohiak
- Joseba: baxua
Diskografia
Bakarka
- Maketa (2000)
- Margo debekatuak (2004)
- Gaur ez da dena grisa (2009)
Beste taldeekin
- III Gaztetoki Maketa Lehiaketaren CDa (Atasko eta Shisha Pangma taldeekin, 2002)
- Hamaika urte ehundaka idei fumigatzen (DDT bilduma, 2002)
- Euskadi Gaztea 12. Maketa Lehiaketa (Seiurte, Ehiztari Beltza eta Delorean taldeekin, 2003)
Sariak
- Gaztea maketa lehiaketa: 2002 (entzuleen saria)
Erreferentziak
- ↑ «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
Kanpo estekak
- Biok taldearen webgune ofiziala
- Biok taldearen MySpace gunea
- Datuak: Q12255262
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira. |