Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Bilboko Hezkuntza Fakultatea | |
---|---|
Fakultatearen ikuspegia. | |
Kokapena | |
Arkitektura | |
Bilboko Hezkuntza Fakultatea Bizkaikoko Leioa udalerrian dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza fakultatea da.
Bilbon sortu zen, 1902an; goi mailako graduko ikasketak eskaintzen zituen orduan. 1962an, Arangoitira (Deustu) eraman zen eskola, eta Eskola Arrunt gisa jardun zuen, harik eta UPV/EHUn Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Eskola gisa sartu arte. 2011ko irailean, eskola Arangoititik Leioa-Erandioko Guneko eraikin berrira lekualdatu zen; eraikina César Azkarate arkitektoaren lana da. Azkenik, 2018ko urtarrilean, Bilboko lehengo Irakasleen Unibertsitate Eskolak Bilboko Hezkuntza Fakultate izena hartu zuen.[1]
Kokalekua
Leioa-Erandioko Gunean dago, Sarriena auzoan.
Graduak[2]
Honako gradu hauek ikasi hal dira fakultate honetan:
- Gizarte Hezkuntzako Ikasketa
- Haur Hezkuntzako ikasketa
- Lehen Hezkuntzako kasketa
- Lehen Hezkuntzako Gradua. Atzerriko Hizkuntza (Hirueleduna)
Erreferentziak
Ikus gainera
- Leioa-Erandioko Gunea.
Kanpo estekak
- Bilboko Hezkuntzako Fakultatearen webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
- Datuak: Q65218860
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bizkaia |