Beaumont etxea
Beaumont etxea Nafarroako Erresumako etxe noblea izan zen, XIV. mendean Karlos Beaumontekoak eraiki zuena. Aratzuriko gaztelua izan zuen egoitza. Vianako printzearen alde jarri zen Nafarroako Gerra Zibilean (1451-1464), eta Fernando II.a Aragoikoaren alde Nafarroako konkistan (1512-1521). Beaumondar izena ematen zitzaien Beaumont etxearen aldekoei.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2020/2/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q268844
- Multimedia: House of Beaumont / Q268844