Basawan
Basawan | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Uttar Pradesh, 1560(e)ko hamarkada | ||
Heriotza | 1600(e)ko hamarkada (30/49 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria eta illuminator (en) | ||
Genero artistikoa | erretratua |
Basawan Indiako pintorea izan zen. XVI. mendean bizi izan zen. Humayun enperadoreak (1530-1556) sortu eta honen seme Akbarrek (1556-1605) jarraipena eman zion eskolakoa eta Persiako Abd al-Samad pintorearen ikaslea. Bere lanetan nabari da ondo ezagutzen zituela pinturako ereduak; perspektibak moldatzen trebea zen oso, Europako obrak ezagutzen zituela seinale. Errealismo handiko pertsonaiak pintatzen zituen, argazkiak ziruditenak ia. Kolore biziak erabili ohi zituen. Ehunen bat lanetan agertzen da bere sinadura; horietako asko olerkiak ilustratzeko eginak dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q728311
- Multimedia: Basawan / Q728311