Azim Gheychisaz

Azim Gheychisaz

(2016)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaTabriz, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Iran
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Tabriz (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Azim Gheychisaz (persieraz: عظیم قیچی‌ساز‎) Irango alpinista da eta zortzimilako guztiak igo ditu. Irango mendizale talde nazionaleko kidea da. 2017rako, 8.000 m-tik gorako 14 gailurretara igoera arrakastatsuak burutu zituen, igoera horiek guztiak oxigeno osagarririk gabe egin zituen, eta altuerako porteadorerik gabe.

2016an Everest mendira igo zen bigarren aldiz, oraingoan oxigeno botilarik eta altuera-garraiatzailerik gabe.

2017ko maiatzaren 19an Azimek Lhotse konkistatu zuen. Munduko 8000 metrotik gorako 14 mendiak igo zituen lehen irandarra izan zen.

Bizitza

1981ean jaio zen Tabrizen, Iranen. Bigarren eskola teknikoan graduatu zen makinetako titulu bat lortuz. Gorputz Hezkuntzako ikaslea da Tabrizeko Unibertsitatean.

Igoera arrakastatsuak

Azim-en igoera arrakastatsuen artean honako gailurrak daude [1]

  • 2002- Marble Wall Peak (6400 m)
  • 2003- Gasherbrum I (7800 metrotaraino)
  • 2004- Diran Peak (5500 metrotaraino)
  • 2004- Spantik
  • 2005- Everest (oxigenoren laguntzaz)
  • 2005- Ararat
  • 2006- Noshaq
  • 2008- Broad Peak
  • 2009- Pobeda Peak
  • 2010- Dhaulagiri, lehen igoera iraniarra
  • 2010- Nanga Parbat, lehen igoera iraniarra
  • 2011- Kangchenjunga, lehen igoera iraniarra
  • 2011- Gasherbrum II
  • 2011- Gasherbrum I
  • 2012- Annapurna, lehen igoera iraniarra
  • 2012- K2
  • 2012- Manaslu (eztabaidatua)
  • 2013- Makalu, lehen igoera iraniarra
  • 2013- Cho Oyu, lehen igoera iraniarra
  • 2014- Shishapangma, lehen igoera iraniarra
  • 2016- Everest (bigarren aldiz, oxigenorik gabe)
  • 2017- Lhotse

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Azim Gheichisaz - درباره من. in: azimgheichisaz.com..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5957518
  • Commonscat Multimedia: Azim Gheychisaz / Q5957518

  • Wd Datuak: Q5957518
  • Commonscat Multimedia: Azim Gheychisaz / Q5957518