Avishag Semberg

Avishag Semberg

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakאבישג סמברג
JaiotzaGedera (en) Itzuli, 2001eko irailaren 16a (22 urte)
Herrialdea Israel
BizilekuaRamla
Gedera (en) Itzuli
Talde etnikoaisraeldar juduak
askenazia
Sefardia
Mizrahia
Familia
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Nimrod Krivitzky (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaQ30527253 Itzuli
Hizkuntzakhebreera
Modern Hebrew (en) Itzuli
Irakaslea(k)Yechiam Sharabi (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktaekwondolaria
Parte-hartzailea
Altuera1,68 metro
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Facebook: abishags Instagram: avishag_semberg TikTok: avishag_semberg Edit the value on Wikidata

Avishag Semberg (edo Abishag Samberg,[1][2] hebreeraz: אבישג סמברג; (2001eko irailaren 16an) israeldar emakume taekwondolaria da.[3] Emakumeen 49 kiloko lehiaketan, brontzezko domina eskuratu zuen Israelentzat, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan. Israelen hamargarren domina olinpikoa lortu zuen, eta olinpiar domina jaso duen israeldar gazteena da, 19 urte zituela.

Lehenengo urteak

Semberg, Gederan, Israelen, jaio eta hazi zen; judu askenaziar eta judu sefardiar (marokoar-judu) jatorriko gurasoak ditu:[4] Oren Semberg eta Nili Cohen-Semberg. Bere aita Israel Zesarean bizi da.

2015ean, 13 urte eta erdiekin, Sembergek, The Boys 'The Channel and the Girls (HaBanim VeHaBanot) reality show ikuskizuneko hirugarren denboraldian, esku hartu zuen, eta bederatzigarren kanporatutako lehiakidea izan zen. bere neska taldekideek irabazi zuten.[5]

Semberg Israelgo Defentsa Indarretako soldadu izendatu zuten 2020an, eta Home Front Kommand-en zerbitzatu zuen.[4][6]

Ramblako (Israel) Sharabi Martial Arts klubean entrenatzen du, bertan bizi baita; Yechiam Sharabi-k entrenatzen du.[7]

Kirol ibilbidea

2013an, Sembergek urrezko domina irabazi zuen Israelgo Kadeteen Irekian 37 kg-ko pisuan Ashdod-en, Israelen, eta, 2015ean, urrezko domina irabazi zuen Israelgo Kadeteen Irekian 44 kg-ko pisuan, Ramla-n, Israelen.[8]

2016an, Sembergek brontzezko domina irabazi zuen gazteen Munduko Taekwondo Txapelketan, Burnaby-n (Kanada), 46 kiloko pisu mailan.[8]

2017an, brontzezko domina irabazi zuen Europako Gazte Txapelketan, 46 kiloko pisu mailan, Larnakan, Zipren.[8] Urte hartan, urrezko domina ere irabazi zuen Israelgo Senior Openean, 46 kiloko pisuan, Ramlan, Israelen.[8]

2018ko urriaren 8an, bosgarren postuan sailkatu zen emakumeen 49 kiloko lehiaketan, Buenos Airesen (Argentina), 2018ko Udako Gazte Olinpiar Jokoetan. Urte horretan bertan, urrezko domina irabazi zuen 2018ko Poloniako Gazte Irekian Varsovian, 49 kiloko pisu mailan.[8] 2019an, brontzezko domina irabazi zuen Helsingborg-eko (Suedia) Europako Junior Txapelketan, eta urrezko dominak, Israelgo Senior Openean eta Riga Senior Openean, 49 kiloko pisuan.[8]

2020an, urrezko domina irabazi zuen Zagreben, Kroazian, Kluben arteko Europako Txapelketan, 49 kiloko pisuan.[8]

2020ko Udako Olinpiar Jokoak - brontzezko olinpiar domina

2021eko maiatzaren 7an, Semberg 2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen 2021eko Europako Taekwondo Olinpiar Sailkapen Txapelketan, Tokion, (Japonian), urrezko domina lortuz.[9][10][8]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Israelekin emakumezkoen 49 kilotan esku hartuz, Sembergek Victoria Stambaugh puertorrikarrari irabazi zion sailkapen fasean, final hamaseienetan Panipak Wongpattanakit 2015 eta 2019 munduko txapeldunaren aurka galdu aurretik. Bigarren aukeran lehiatzea lortu zuen, non Vietnameko Trương Thị Kim Tuyền 8. sailkatuari irabazi zion. Brontzezko domina lortzeko, Turkiako Rukiye Yıldırım-en aurka, Sembergek 27-22 irabazi zuen Israelen lehen olinpiar domina lortuz (denetan hamargarrena) 2020ko Udako jokoetan.[11][12] Semberg, gainera, domina olinpikoa irabazi duen israeldar gazteena da, 19 urte zituela.

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2020 Tokio Japonia Japonia 03 !3. postua, brontzezko domina –49 kg

Bizitza pertsonala

Semberg Nimrod Krivitzky Israelgo taekwondo kirolariarekin harremana da 2019az geroztik.[13]

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20210725072109/https://olympics.com/tokyo-2020/olympic-games/en/results/taekwondo/athlete-profile-n1330457-semberg-abishag.htm
  2. "Israelis barred entrance to Tunisian taekwondo World Junior" Ynetnews. (Ingelesez)201-04-07. 2021-07-25ean begiratua.
  3. "LA LUCHADORA DE TAEKWONDO ISRAELI AVISHAG SAMBERG GANO LA MEDALLA DE ORO EN EL CAMPEONATO DE EUROPA" ¡tongado.com! (Gaztelaniaz)2021-0-07an begiratua.
  4. a b "Instagram" www.instagram.com. 2021-07-25ean begiratua.
  5. "Along with Gal Gvaram Medalist Avishag Samberg has participated in reality shows in the past" Middle East in 24 Sport. (Ingelesez) 2021-07-25
  6. מרשים: אבישג סמברג זכתה באליפות אירופה בטאקוונדו Haaretz הארץ. (Hebreeraz) 2021-07-25ean begiratua
  7. "TaekwondoData" TaekwondoData. 2021-07-25ean begiratua.
  8. a b c d e f g h "TaekwondoData" TaekwondoData.
  9. "Tokyo Taekwondo Tickets on offer in Sofia" Tokyo 2020. 2021-05-07an begiratua.
  10. "Taekwondo Preolimpico Europeo, Sofia; Simoe Alessio vola a Tokyo! Tutti i qualificati della prima giornata" OA Sport. (Italieraz) 2021-05-07. 2021-05-07an begiratua.
  11. "2020 Summer Olympics - Taekwondo Women 49 kg. Schedule" "2020 Summer Olympics" 2021-07-22ean begiratua.
  12. "Draw Sheet"(PDF) "2020 Summer Olympics" 2021-07-24an begiratua
  13. "Picture with boyfriend" www.instagram.com. 2021-07-24an begiratua.

Kanpo estekak

  • Avishag Semberg Olympic Comittee of Israel
  • Avishag Sembeeg Olympedianen (Hebreeraz)
  • Avishag Semberg TaekwondoData.com-en
  • Avishag Semberg The Sports.org-en
  • Avisahag Semberg Instagram-en
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q99503613
  • Commonscat Multimedia: Avishag Semberg / Q99503613

  • Wd Datuak: Q99503613
  • Commonscat Multimedia: Avishag Semberg / Q99503613