Aunt Jemima

Aunt Jemima
Datuak
Motanekazaritzako elikagaien enpresa eta food brand (en) Itzuli
Jarduera sektoreaElikagaien industria
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Ekoizpena
opil txiki eta Almibar
Agintea
JabeaQuaker Oats Company (en) Itzuli
Historia
Sorrera1889
Sortzailea
Chris L. Rutt (en) Itzuli
webgune ofiziala

Pearl Milling Company (aurretik Aunt Jemima (Izeba Jemima) izenez ezagutzen zena) Quaker Oats Company-ren marka komertziala da, opiltxoak, almibarrak eta gosaritarako janaria irineztatzen zituena. Marka 1893an sortu zen, baina tortitak egiteko formula 1889an agertu zen. Quaker Oats Companyk Aunt Jemima marka 1937ko apirilean erregistratu zuen lehen aldiz. Modeloa Nancy Green izan zen, esklabo izandakoa eta aktibista bihurtu zena. Aunt Jemimaren pertsonaia esklabo bihurtutako «Mammy» arketipoan oinarritu zen. Beste modelo bat Anna Short Harrington izan zen. 2020ko ekainaren 17an, George Floyden hilketaren eta ondorengo protesten ostean, Quaker Oatsek iragarri zuen Aunt Jemimaren markak Pearl Milling Company izena aldatuko zuela, "arraza berdintasunaren alde egiteko".[1][2][3] Izen berria 2021eko ekainean hasi ziren erabiltzen.[4][5]

Aunt Jemima modelo afroamerikarren pertsonaia estereotipatua sortu zen antzerkiko minstrel generoan, itxuraz, Ameriketako Estatu Batuetako Sezesio Gerra edo Gerra zibilaren ondorengo berreraikitze-aldian.

Historia

Aunt Jemimaren Kersandsen "Old Aunt Jemima (Izeba Jemima zaharra)" minstrel eta vodeville abestia izan zen, 1875ean idatzia.

AEBko publizitatearen historian iraupen luzeeneko logotipo eta marka erregistratuetako bat izaten jarraitzen du.[6]

1966an sartu zuen Quaker Oatsek Aunt Jemimaren xarabea. Horren atzetik etorri ziren Aunt Jemima Butter Lite xarabea, 1985ean, eta gurinezko xarabe aberatsa, 1991n.

1996an Aunt Jemima elikagai izoztuek Aurora Foodsen lizentzia bat lortu zuten, eta 2004an Pinnacle Foods Corporationek xurgatu zuen.[7]

Izena aldatzea

Konpainia kritikatu egin zuten, esklabotza garaiko irudia izateagatik. Old Aunt Jemima esklabo-zelaietan sortutako abestia zen, gero minstrel-ikuskizunetan parte hartu zuena. Markaren jatorrizko pertsonaiaren protagonista Nancy Green izan zen, esklabotzan jaio zen emakumea, eta Quaker Oats Companyk hari ordaindu egiten zion esklaboz jantzita joateko eta bere produktuak sustatzeko.[5]

Marka kritikatua izan zen, izeba esan nahi zuen aunt hitz desegokia erabiltzen zuelako. Esklaboei "aunts" deitzen zieten, ez zituztelako pertsona garrantzitsutzat hartzen, zeinari jendeak dama edo andereak deitzen zituen.[5] Hala ere, George Floyden hilketa Black Live Matterren inposizio eta mehatxuaren eta ondorengo protesten ostean, Quaker Oatsek 2020ko ekainaren 17an iragarri zuen "Aunt Jemima" marka berrizendatu egingo zutela arraza berdintasunerantz aurrera egiteko.[1][2]

2021eko otsailean, PepsiCok iragarri zuen markaren ordez Pearl Milling Company izendapena erabiliko zuela, urte bereko ekainetik aurrera.[4][5]

1909ko New York Tribune-ko publizitatea

Logoa

Aunt Jemimaren logoaren jatorrizko bertsioa H. Gene Millerrek marraztu zuen,* baina inoiz ez zen behar bezalako kreditua modu ofizialean eman. Hark ere San Giorgio pasta konpainiaren logoa marraztu zuen.*

Slang

"Aunt Jemima" hitza batzuetan "Osaba Tom"-en bertsio femeninotzat hartzen da. Bera izan da "mammy"-aren arketipo tipikoa, zurien ongizatearen alde lan egiten eta zerbitzatzen zuen amantala eta bandana (zapia) duen neskame afroamerikarra.[8]

Herri kulturan

  • Mexikon, 1980ko hamarkadan, Hot Cakes-entzako (opiltxoak) irina "La Negrita" izenarekin merkaturatu zen, kultura afrokaribetarreko pertsonaia batekin irudikatua.
  • Cats musikalean, Jemima pertsonaiaren izena Sillabub izatera pasatu zen ekoizpen batzuetan, Aunt Jemima pertsonaiak sortutako izenaren konnotazio arrazistak saihestu nahian.

Erreferentziak

  1. a b «Aunt Jemima to change name, remove image from packaging» NBC News.
  2. a b Valinsky, Jordan. «The Aunt Jemima brand, acknowledging its racist past, will be retired» CNN.
  3. «¿Por qué Aunt Jemima y otras marcas son acusadas de racismo?» France 24 2020-06-20.
  4. a b Alcorn, Chauncey. (2021-02-10). Aunt Jemima finalmente tiene nuevo nombre y logotipo. .
  5. a b c d «Aunt Jemima No More; Pancake Brand Renamed Pearl Milling Company» NPR.org.
  6. «Can We Please, Finally, Get Rid of 'Aunt Jemima'?» The New York Times.
  7. «Aunt Jemima—Our History» web.archive.org 23 de agosto de 2007.
  8. Cassell's Dictionary of Slang, Jonathon Green, Cassell, March 1999, ISBN 0-304-34435-4, p. 36.

Kanpo estekak

  • Comercial hot-cakes La Negrita 1978 (Mexiko)
  • LA NEGRITA
  • Quaker Oats Aunt Jemima website
  • Pinnacle Foods Aunt Jemima webgunea
  • The Progression of Aunt Jemima. American Cultural Icons.
  • Host Calls Rice an "Aunt Jemima", Associated Press, MSNBC, November 19, 2004.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2871822
  • Commonscat Multimedia: Pearl Milling Company / Q2871822

  • Wd Datuak: Q2871822
  • Commonscat Multimedia: Pearl Milling Company / Q2871822