Arraza indarkeria Ameriketako Estatu Batuetan

Arraza indarkeria Ameriketako Estatu Batuetan oso ohikoa izaten da. Jarraian, segregazio legeak bukatu ondorengo (1964) istilu larrienak aipatzen dira.

Istilu larrienak

  • 1965eko Los Angeleseko arraza indarkeria. Watts ghettoan poliziak trafiko kontrol batean gazte beltz bat atxilotu eta gero istiluak egon ziren eta ondorioz, sei egunetan, 34 lagunek bizia galdu zuten[1].
  • 1967eko Detroiteko arraza indarkeria. Poliziak 12. Kalean zuen jarreragatik matxinada piztu zen. 43 lagun hil ziren Detroiten eta ondoren, matxinada beste hirietara zabaldu ondoren, guztira 83 pertsona hil ziren[1].
  • 1968ko kale indarkeria. AEB osoan gertatu ziren Martin Luther King Memphisen tiroz hil ostean. Ehun hiri baino gehiagotan izan ziren liskarrak eta 46 pertsona hil hil ziren[1].
  • 1992eko Los Angeleseko arraza indarkeria. Auzitegi batek beltz bat erasotu zuten polizia zuria kargugabetu ondoren piztutako istiluetan 59 hildako egon ziren[1].
  • Michael Brownen hilketa. 2014ean Fegursonen polizia zuri batek beltz bat hil ostean istiluak piztu ziren.

Datuak

NAACP eskubide zibilen aldeko elkarteak argitaratu zuenez, 1999 2014ra 76 pertsona hil zituen poliziak. Denak arma gabe zeuden, eta gutxiengo etniko baten kide ziren, batez ere, beltzak[2].

Erreferentziak

  1. a b c d «MATXINADAK», Berria, 2014-11-26
  2. «76», Berria, 2014-12-13

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6784082
  • Wd Datuak: Q6784082