Arnauld François Maitie
Arnauld François Maitie | |||
---|---|---|---|
1659ko apirilaren 11 - ← Jean de Miossens de Sansons (en) - François-Charles de Salette (en) → Elizbarrutia: Oloroeko elizbarrutia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Maule, 1612 | ||
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Oloroe-Donamaria, 1681eko uztailaren 2a (68/69 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa, idazlea eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Arnauld François Maitie (Maule, c. 1612 - Oloroe, 1681eko uztailaren 2) idazle zuberotarra eta 1659ko uztailaren 27tik, hil arte, 1681eko uztailaren 2ra arte Oloroeko apezpiku izandakoa.[1]
Biografia
Arnaud François Pierre Arnaud Maitieren- 1605ean Mauleko teniente zibil eta kriminal, Saint Lazareko zaldun, eta, 1619an Johanneko jauna- eta Maddalen Arbidia- Lakarrako andre- semea izan zen. Arnaud II.a Maitieren iloba eta Arnaud I.a Maitieren iloba txikia izan zen, biak 1599 eta 1646 artean Oloroeko gotzainak izandakoak. Clermonteko ikastetxean ikasi ondoren, Tolosako Unibertsitatean filosofia ikasi zuen. Teologian doktore bilakatu zen. 1635ean Saint-Pé-de-Bigorreko abadian sartu zen eta 1648an apaiz bihurtu zen.[2].
1659an Jean de Miossens ordezkatu zuen Bearnoko hirian. Berari esker, kaputxinoak Oloroen bertakotu ziren. Bere agintaldian arazo sozial handiak izan ziren elizbarrutian eta Zuberoan Matalas apaiza matxinatu zen.
Haren aginduz atera zen Pronus singulis diebus dominicis clare et distincte immediate post Evangelium populo legendus (1676) izeneko erlijio-liburua, zubereraz idatzia. 1874an, Anton Abadiak bigarren argitaraldi bat egin zuen Les prières du prône en basque izenburuarekin.
Lanak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Arnauld François Maitie Literaturaren Zubitegian
- Datuak: Q23816883
Artikulu hau Zuberoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |