Arkarazo
Arkarazo | |
---|---|
Euskal Herria | |
Arkarazo auzoa, atzean Udalatx | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Aretxabaleta |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′07″N 2°30′31″W / 43.01861°N 2.50861°W / 43.01861; -2.50861 |
Arkarazo Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzoa da, herrigunetik hegoaldean kokatutakoa. Auzoaren hegoaldean Mendiola (Eskoriatza) du mugakide, mendebaldean Eskoriatzako herrigunea, iparraldean Aretxabaletako kalea eta ekialdean Areantza auzoa.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 46 biztanle zituen, eta 2016an 34 ordea.
12 baserrik osatzen dute Arkarazo, "Juana Etxeko" izenekoa aipagarria delarik. San Millan Elizak eta abade-etxeak multzo arkitektoniko ederra eskaintzen dute. San Millan jaiak ospatzen dira bertan azaroaren 12an.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2016 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
49 | 48 | 48 | 49 | 47 | 47 | 47 | 46 | 34 |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Auzoei buruzko informazioa Aretxabaleta udal webgunean.
- Datuak: Q12253996
- Multimedia: Arkarazo / Q12253996
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Aretxabaletako auzoak | ||
---|---|---|
Aozaratza • Arkarazo • Areantza • Apotzaga-Etxebarri • Galartza • Goroeta • Isurieta • Larrino • Oro |