Aravir
Aravir, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Dunadan bat da, Aranuirren semea. Bere izena sindarinezkoa da, eta "errege bitxia" bezala itzul daiteke.
Historia
Rivendelen jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2156. urtean. Bere aita 2247. urtean hil ondoren, Iparraldeko Dunedainen laugarren kapitaina bihurtu zen. Bere agintaldian, ez zen garrantzizko gertaerarik izan, Zaintzapeko Bakea deritzona nagusi baitzen.
72 urteko agintaldia izan zuen eta 2319. urtean hil zen, 163 urte zituela, bere oinordekoa, bere seme Aragorn I.a izan zelarik.
Aurrekoa Aranuir | Iparraldeko Dunedainen Kapitaina Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2247-2319 | Ondorengoa Aragorn I.a |
Kanpo estekak
- Datuak: Q2608769