Arabako Unibertsitate Ospitalea
Arabako Unibertsitate Ospitalea | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°51′19″N 2°41′24″W / 42.85533°N 2.69006°W / 42.85533; -2.69006 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2012 |
Kudeatzailea | Osakidetza |
Kontaktua | |
Helbidea | José Atxotegui, S/N eta Olaguibel, 29 |
E-posta | mailto:[email protected] |
Telefonoa | tel:+34-945-00-70-00, tel:+34-945-00-70-07 eta tel:+34 945-007600 |
Webgune ofiziala | |
Arabako Unibertsitate Ospitalea Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Gasteiz udalerrian kokatuta eta Txagorritxu Ospitalea eta Santiago Ospitalearen fusioaren ondorioz sortutakoa. Ospitalea Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren parte da.
2012ko urtarrilaren 1.an sortu zen eta guztira 800 ohe ditu.
Esan bezala, Txagorritxu Ospitalea eta Santiago Ospitalea eraikinetan banatzen da; bata bestearengandik 3 kilometrora daude. Santiago egoitza hiriaren erdialdean dago eta Txagorritxu egoitza, aldiz, iparraldean.
Artatutako populazioa
Ospitaleak Arabako lurralde osoari ematen dio zerbitzu, Aiaraldea eskualdea izan ezik, eta zenbait espezialitaterentzat Debagoiena (Gipuzkoa) eskualdearentzako erreferentziazko zentroa ere bada, bai eta Miranda Ebro (Burgos) udalerriarentzako ere; guztira 300.000 bizilagun ingururi ematen die arreta, beraz.
Historia
- 2012ko urtarrilaren 1.an sortu zuen Osasun Sailak Txagorritxu eta Santiago Ospitaleak batu zirenean.
- Ondoren Txagorritxu egoitzaren ondoan kanpo-kontsulten eraikin berria jarri zen martxan.
Eraikinak
-
-
- Kanpo-kontsultak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Arabako Unibertsitate Ospitalea
- Datuak: Q12253771
- Multimedia: Hospital Universitario Araba / Q12253771