Apellidua Olazabal det eta Felix da izena, irundarra naiz Bidasoako Elorrin bizi naizena; bertso birekin egin nai nuke esplikaziyo zuzena, kulparik gabe bada amaika nigatik gaizki ezana.
Milla zortzireun larogei ta amairugarren urtian landaretxo bat jaio da Irungo Bidasoako partian; ni bizi naizen palaziyotik ez da leku apartian, ia ituan ibili naute iru atsoren artian.
Urriko illaren ogei ta zazpin uste det izango zala gure etxera atso bat joan zen, etzeukan mea azala; aren marrixka zepuan dagon basakatuak bezela ... aurren bat nunbait jaio deta ta aren aita ni naizela.
Atso zar orri au esan niyon: "Zer moduz, adixkidea? Kulpa gabia kastigatzeko al dabilkizu idea? Nork erakutsi dizu nundik dan gure etxera bidea? Alper-alperrik etorri zera, aur ori ez da nerea".
| Atso zar orrek eztul aundi bi egin zituen lenbizi, gero pauso bat atzera eta ezpain biurrika asi, besteren batek oker egin ta neri nai zidan erantsi. Esaten zuen: "Ez al du aur orrek aitormenikan merezi?"
Abertentziyan ipiñi dute Irungo erretoria bitarteko bat bialdurikan izugarri dotoria: al baldin bada billa dezala aien aurraren jabia. Ark ere aisa asolbitu nau pekaturikan gabia.
Aingeru horrek izan bear du iturri asko nastua eta tragorik gozoen ura nun edan zuen aztua, nun kargatu den ez dakiela da azkenian ustua, ni ote naizen pekatariya atso gaiztoen juzkua.
Aur gaixo ori or agertu da urrikaltzeko moduan, estimaziyo aundirik gabe bere amaren onduan; arentzat ere ez dira izan gusto guziyak munduan, enpeño batez biartuta ere ez daki aita nor duan.
| Tropesi batek arrapatuta orduko orren pobreza, baiño lagunak izandu zuten aiudatzeko nobleza; oinuts gorriyan Lezora joan da kunplitua da promesa, fabrikan bertan dirua bildu an ateratzeko meza.
Bein tropesiyak konkortu zuen, ez da bereala zuzendu, "suerte txarra dauka gaixoak" makiña batek esan du; ai, pekatuan erortzen denak larrutik pagatutzen du ... obe zenduen zure lorea ongi guardatu bazendu.
Zerbait bazela ba zeizkiyon horrek bere buruari pretendiente balientiak izan du ditu ugari eta txaskuak gertatzen zaizka horrela dabillenari; hontaz aurrera pakian utzi kulparik ez duenari.
|