Apatamonasterio

Apatamonasterio
 Euskal Herria
Atxondoko udalatxea Apatamonasterion
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaAtxondo
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°07′53″N 2°35′01″W / 43.13139°N 2.58361°W / 43.13139; -2.58361
Garaiera161 metro

Apatamonasterio elizatea Atxondo udalerriko auzo nagusia da 1962tik, Bizkaiko Durangaldea eskualdean dagoena. Bertan dago udaletxea.

Atxondo osatzen duten beste elizateekin bat egin arte (Arratzola eta Axpe-Martzaa) udalerri independientea zen, eta Batzar Nagusietan jezarlekua eta boto zeukan.

Kokapena eta komunikabideak

Udaletxea zegoen hirigunea Durango eta Elorrio biltzen dituen errepidearen alboa dago. Bazeukan trenbidea, baina XX mendeko 70etako hamarkadan desagertu zen.

Historia

Apatamonasterio izenak "abadeen monasterioa" esan nahi du, eta hau aukeratu zen hemen sortutakoa eta Etxebarrian zegoena bereizteko.

Ahaide Nagusien gerretan oinaztarren alde egin zuen. Durangaldeko Merinaldeko kidea zen aldetik, 10. jarleku eta boto zeuzkan Gerediagan, eta fiel batek zuzendua zen.

1857 arte ez zuen parrokiarik izan, eliza Abadiñokoaren menpe egon zen lehen eta Done Agustinekora geroago.

Ekonomia

Historikoki, elizateko ekonomia nekazaritzarekin lotua egon da.

Jaiak eta ospakizunak

Apatamonasterioko jaiak ekainaren 29an ospatzen dira San Pedroren omenez.

Argazki galeria

  • Plaza eta frontoia
    Plaza eta frontoia
  • Atxondoko Herri Eskola, Apatamonasterion
    Atxondoko Herri Eskola, Apatamonasterion
  • San Pedro eliza
    San Pedro eliza

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Apatamonasterio 1842tik aurrerako erroldetan udalerrietako datuak jasotzen dituen webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2839788
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00382/eu_a_3824/a3824
  • Wd Datuak: Q2839788


Atxondo Atxondoko herriak Atxondo

Apatamonasterio · Axpe-Martzaa · Arratzola

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa