Antonio de Pereda
Antonio de Pereda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valladolid, 1611ko martxoaren 20a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1678ko urtarrilaren 30a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Madril |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Barrokoa |
Genero artistikoa | izadi hila |
Antonio de Pereda y Salgado (Valladolid, 1611 - Madril, 1678) Barrokoko margolari espainiarra izan zen. Bere ezaugarri nagusiak naturalismo tenebristan eta veneziar kolorea izan ziren.[1]
Biografia
Aita pintorea zuen, eta hura hil ondoren Madrilera joan zen. Pedro de Las Cuevasen tailerrean ikasi zuen. Han, beste batzuen artean, Juan Carreño de Miranda, Francisco Camilo eta Jusepe Leonardo zituen ofizio-lankide. Francisco de Tejada errege kontseilariak babestuta zegoen Giovanni Battista Crescenzi margolariak, margolan bilduma handi baten jabeak, tutoretza eman zion eta haren laguntzarekin Peredak ikasketak osatu zituen. Ondoren, gortean aurkeztu zuen. Bere gaztetako lanek Buen Retiroko jauregirako lanak barne hartzen dituzte. Vicente Carduchoren eragina erakusten zuen une hartan.[2]
Pereda natura hilen margolari handia izan zen. 1635ean Crescenzi hil zenetik, gai erlijiosoari lotu zitzaion. Bere estiloak maisu flandestarren zehaztasuna eta Veneziar eskolaren kolore aberastasuna konbinatzen zituen.
Obrak
Hauek dira batzuk:
- Harrokeriaren alegoria (1632 -1636)
- Genoaren laguntza Santa Cruzeko II. markesaren eskutik (1634).
- San Jeronimo (1643)
- Kristo gurutziltzatua (1652)
- Tobiasen sendaketa (1652)
- Zaldunaren ametsa (egiletza ezatabaidatua)
- Izadi hila (1652)
Iruditegia
- Genoaren laguntza Santa Cruzeko II. markesaren eskutik.
- Zaldunaren ametsa.
- Izadi hila.
- Harrokeriaren alegoria.
Erreferentziak
- ↑ Diccionario de Arte II. Bartzelona: Biblioteca de Consulta Larousse. Spes Editorial SL (RBA), 2003, 159.or. DL M-50.522-2002. ISBN 84-8332-391-5.
- ↑ Angulo Íñiguez, Diego; Pérez Sánchez, Alfonso E. (1983). Pintura madrileña del segundo tercio del siglo XVII. Madril: Instituto Diego Velázquez, CSIC. ISBN 84-00-05635-3.
Kanpo estekak
- Biografia Pradoko museoaren webgunean.
- Datuak: Q604088
- Multimedia: Antonio de Pereda y Salgado / Q604088