Angeluko basoa
Angeluko basoa | |
---|---|
Landetako basoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Angelu |
Koordenatuak | 43°31′N 1°31′W / 43.51°N 1.51°W / 43.51; -1.51 |
Angeluko basoa, Xibertako basoa edota Lazaret pinudia Lapurdiko Angelu udalerriko Xiberta kokalekuan dagoen pinudi baso bat da.
Historia
XIX. mendean zehar gizakiaren eskuek landatutako pinudia da, bertako jatorrizko padurak idortzeko asmoz, eta Atturri ibaiaren bestaldean dagoen Landetako basoaren zatitzat har liteke.
2020ko uztailak 30eko arratsaldean, sute bat piztu zen Xibertako basoan, Atturri ibaiaren bokaletik gertu.[1] Suteak basoaren zati handi bat kiskali zuen: 165 hektarea. Blancpignon auzoko 24 etxebizitza ere kaltetu zituen; hamasei lagun ospitaleratu behar izan zituzten kea arnasteagatik, baina denak etxera itzuli ziren biharamunean. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko eta inguruko departamenduetako 208 suhiltzaile eta bi sute hegazkin aritu ziren Angelun sua itzaltzen.[2] Abuztuaren 8an, adingabe bat espetxean sartu zuten sutearekin lotura zuelakoan.[3]
Basoa
Gaskoniako Landen zatitzat har liteke, hura bezala gizakiaren eskuz landutako basoa da eta Atturriz bestaldera hedatzen den Landetako baso erraldoiaren hedapena litzateke, gaskoieraz baso mota honi pignade deitzen zaio, horregatik bertakoek Angeluko basoa maiz Pignade de Lazaret edo Pignade izenaz soilik deitu ohi dute.
Biarritz-Angelu-Baiona hirigunearen bihotzean dagoen eremu berde zabala da. Aldamenean, mendebalde edo itsasaldera Xibertako aintzira du.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q20492465