Andrea Aleksi

Andrea Aleksi
Bizitza
JaiotzaLezhë, 1425
Herrialdea Albania
HeriotzaSplit, 1504 (78/79 urte)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, eskultorea eta margolaria

Andrea Aleksi, Durrsaku gisa ezaguna (albanieraz: Andrea Nikollë Aleksi, kroazieraz: Andrija Aleši (Durrës, 1425-Ibidem, 1505) Albaniako arkitekto, margolari eta eskultorea izan zen. Dalmaziako Pizkundearen artista garrantzitsuenetariko bat izan zen.[1]

Biografia

Oso gaztea zela, Dalmaziako Split hirira joan zen erbesteratuta, eta han Mark Troja eskultorearen tailerrean ikasi zuen. Aleksiren lanik ezagunenak Italiako Anconako Merkatarien logiako estatuak eta Trogirko eliza bateko horma-pinturak dira. Urte batzuetan Aleksik Nicola Fiorentini maisu italiarrarekin kolaboratu zuen. Bere lankidetza emankorraren aztarnak Zadarren aurkitu dira, edertasun handiko atari batzuetan, baita Tremitin ere, non estatua batzuk egin zituen. Bere maisulana 1454ko "Trogirko bataiategia" da. 1480 inguruan Milango katedralean lanean aritu zen urte batzuetan.[2] Durrësen hil zen, 1505ean.

Obra batzuk

Iruditegia

  • Trogirreko katedralaren bataiategiaren sarrera.
    Trogirreko katedralaren bataiategiaren sarrera.
  • Anconako Merkatarien logiako estatuak.
    Anconako Merkatarien logiako estatuak.

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20090303225959/http://web.ukonline.co.uk/shqip/news_albanian_personals_news.html
  2. Edwin E. Jacques, THE ALBANIANS: An Ethnic History from Prehistoric Times to the Present, McFarland & Company, Inc. (197.or.)
  3. https://telegrafi.com/andrea-aleksi-1425-1505-prej-durresit/

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q580165
  • Commonscat Multimedia: Aleksi Andrea / Q580165

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 95886646
  • GND: 132373408
  • LCCN: n91018228
  • ULAN: 500033397
  • Wd Datuak: Q580165
  • Commonscat Multimedia: Aleksi Andrea / Q580165