Altzabehetin[5] Basabürüako euskara[6] egiten da, zuberotarra[7]. Zuberotarrek eurek hizkera mota bi bereizi izan dituzte: alderdi menditsukoa edo Basabürü eskualdekoa, eta ordokikoa edo Pettarrekoa. Beste alde batetik, berriz, Zuberoako ipar-mendebalean badira euskara zuberotarretik aldendu eta Nafarroa Beherera hurbiltzen diren zenbait herri: Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi, Etxarri eta Pagola.
Erreferentziak
↑ abcOrpustan, Jean-Baptiste. Nouvelle toponymie basque. Presses universitaires de Bordeaux 2006, 196-197 or. ISBN 2 86781 396 4..
↑Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque - Paul Raymond