Alloa

Alloa
Allmhagh Mòr
Allowae
 Eskozia
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaClackmannanshire
Posta kodeaFK10
Geografia
Koordenatuak56°06′56″N 3°47′28″W / 56.1155°N 3.7912°W / 56.1155; -3.7912
Map
Azalera3,52 mi²
Demografia
Biztanleria14.440 (2020)
Dentsitatea4.102 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01259
Ordu eremuaUTC±00:00

Alloa (Eskoziako gaeleraz: Allmhagh Mòr, eskozieraz: Allowae), Clackmannanshireko hiriburua da, 2011an 20.417 biztanle zituena.

Geografia

Fortheko fiordoaren barrenean dago iparraldeko ertzean, Ochil mendien oinean.

Historia

David II.a Eskoziakoari eginiko zerbitzuarengatik Sir Robert Erskinek lurralde hau eskuratu zuen 1368an eta bere ondorengoek gobernatu zuten bertan hurrengo mendeetan.

XVIII mendean Mareko kondearenak ziren inguruko meategiak eta honek Robert Bald injeniaria kontratatu zuen ur baliabideak hobetzeko. Ura erruz izatea lortu zenez garagardotegiak ireki ziren 1760an eta berehala Eskoziako garagardo ekoizle handienetakoa bihurtu zen.

XIX mendean ibaiko portu bat eraikiz en eta bertatik esportatzen ziren Europara Glasgowen ekoizturiko produktuak. Artilearekin ere lan egiten zen garai hartan eta beira lantegi bat ere ireki zen. Garagardotegioez gain hainbat ehisky distilategi ere martxan jarri ziren.

1822an hain handia eta garrantzitsua egin zen, ondoan dagoen Clackmannan-ek konderriko hiriburu izateari utzi eta Alloa bihurtu zela hiriburu berria. Gaur egun 20.000 biztanleko herria da eta Clackmannan-ek berak 3.500 ditu.

Ondasun nabarmenak

  • Alloako dorretxea
  • Gean House

Iruditegia

  • Alloako dorretxea.
    Alloako dorretxea.
  • Gean House.
    Gean House.
  • Alloako elizen orratzak.
    Alloako elizen orratzak.
  • Beira lantegia.
    Beira lantegia.
  • St. Mungo parrokia.
    St. Mungo parrokia.
  • Fortheko fiordoa.
    Fortheko fiordoa.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1009331
  • Commonscat Multimedia: Alloa / Q1009331

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 132636958
  • GND: 4875713-5
  • LCCN: n88238132
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1009331
  • Commonscat Multimedia: Alloa / Q1009331
  • i
  • e
  • a
Clackmannanshire konderriko udalerriak
Udalerriak