Alezta
Alezta[1] lihoa edo kalamua zehatu ondoren gelditzen den zur-hondakina da. Bereizten diren zuntz larriak iztupa dute izena, eta sokak eta ehun latzak egiteko erabiltzen dira. Zuntz finak ehunak egiteko erabiltzen dira. Beraz, alezta zuntz-ekoizpenaren azpiproduktu bat da.
Azala kentzeko, zuntzak eta alezta banatzen dira. Prozesu hau eskuz egin daiteke, eskulan intentsibo baten bidez, edo makina bat erabiliz.
Erabilerak
Alezta material gisa erabil daiteke papera edo aglomeratua egiteko; hala nola eraikuntzako beste material batzuk sortzeko; edo animalien oherako, bereziki zaldientzat.
Erreferentziak
- ↑ «Alezta». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-12-09.)
Ikus, gainera
- Iztupa
Kanpo estekak
- Datuak: Q1362404
- Multimedia: Hemp shives / Q1362404
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |