Agrio

Agrio
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaPorthaon (en) Itzuli
AmaEuryte (en) Itzuli
Seme-alabakTersites, Onchestus (en) Itzuli, Prothous (en) Itzuli, Celeutor (en) Itzuli, Lycopeus (en) Itzuli eta Melanippus (en) Itzuli
Anai-arrebakOeneus (en) Itzuli, Leucopeus (en) Itzuli, Sterope (en) Itzuli eta Melas (en) Itzuli

Greziar mitologian, Agrio (antzinako grezieraz: ἍγριοςAgrios, «basatia»), Portaon eta Euriteren seme bat eta Eneo (Kalidongo printzea Etolian, Alkatoo, Melas, Leukopeo eta Esteroperen anaia zen.

Sei semeren aita izan zen, horien artean, Tersites. Agrioren seme hauek, Eneori kendu zioten bere erreinua, euren aitari emanez, baina guztiak, aipaturiko Tersites izan ezik, Diomedesen esku hil ziren, Eneoren biloba. Apolodorok, gertaera hauek, greziarren Troiaren aurkako espedizioaren aurretik kokatzen ditu, Higinok, Diomedesek, Troia erori ondoren bere aitona Eneoren zoritxarra jakin zuenean, berehala itzuli eta Agrio kanporatu zuela dio, nork, une horretan, bere buruaz beste egin zuen. Beste iturri batzuen arabera, Diomedesek hil zituen Agrio eta honen semeak.

Agrinion hiriak, Etolia osoko handiena dena, Agrioren omenez hartzen du bere izena.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk

  • Zentauro bat, Heraklesek borroka batean kanporatua.
  • Erraldoi bat, Gea jainkosaren semea. Moiren esku hil zen, nortzuk euren brontzezko borrekin jo zuten.
  • Beste erraldoi bat, hartz bat eta Polifonteren semea. Azken honek, Afrodita ohoregabetu zuen, eta, arrazoi honegatik, jainkosak, Polifonte hartz batetaz maiteminarazi zuen. Bere neba Orio bezala, jainkoei men egiten ez zien eta gizakiak irensten zituen erraldoi boteretsu bat izan zen. Hermesek putre bihurtu zuen.
  • Odiseoren eta Zirtzeren seme bat, Latino eta Telegonoren anaia.
  • Peneloperen ezkongaietako bat, Dulikiokoa
  • Akteonen zakurretako bat.

Bibliografia

Smith, W. (1867). «Agrius», A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology. Boston: Little, Brown & Co, i.82. OCLC 68763679.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q396862
  • Wd Datuak: Q396862