XXXIX. Donostia Klasikoaren ekitaldia 2019ko abuztuaren 3an egin zuten. UCI WorldTourreko hogeita zortzigarren txapelketa izan zen.
Lasterketa
22 taldek hartu zuten parte,[1] horietatik 18 UCI WorldTour mailakoak. Lau kontinental mailakoak izan ziren: Burgos-BH, Caja Rural, Cofidis eta Euskadi Murias hain zuzen ere. 152 txirrindularitik 81ek amaitu zuten. Remco Evenepoel flandriarrak irabazi eta lehenengo euskalduna Gorka Izagirre (4.a) izan zen.