11. linea (Shanghaiko metroa)

Trena Metroa Tranbia Igarotze azkarreko autobus Autobusa  Ikus, gainera, beste « 11. lineak »
11. linea (十一号线)
Irekiera 2009ko abenduaren 31an
Nork kudeatuta
Geltokiak 19
Azken luzapena 2010eko martxoaren 29a
Luzera totala 45,8 Km
Zabalera 1.435mm
Abiadura 80 km/h
Maiztasuna 9'30

Shanghaiko metroaren 11. linea 2009ko abenduaren 31an zabaldu zen, eta Jiading iparraldea Jiangsu kalearekin batzen du. Zabaldu zenetik lineak ordutegi mugatua zeukan, metroaren arduradunek trenekin frogak egin nahi zituztelako, horrela, 09:00etatik 16:00etara bakarrik ibiltzen dira trenak. 2010eko martxoaren 29an, linearen iparraldeko bigarren tartea zabaldu zenean, ordutegi normala ezarri zen goizeko seietatik gaueko hamarrak arte.

2010eko martxoaren amaieran zabaldutako tarteari esker, hiriaren erdigunea eta Shanghaiko 1 formulako zirkuitoa elkarturik geratu ziren. 2012an linearen hirugarren zatia zabalduko da Jiangsu kaletik Luoshan kaleraino.

Bidaiariak

2009ko abenduaren 31an, metro-sarean hainbat tarte berri zabaldu ziren egun berean, hamaikagarren linea 36.000 pertsonek erabili zuten (linea martxan jarri zen lehen eguna).

11. linean erabilitako tren baten barruko argipena.

Lotuneak

Geltokia Linea
Caoyang kalea 3, 4
Jiangsu kalea 2

Luzapenak

  • 2009ko abenduaren 31an, Jiading iparraldea - Jiangsu kalea tartea (33 kilometro eta 17 geltoki).
  • 2010eko martxoaren 29an, Jiading Hiri Berria - Anting tartea (12,8 kilometro eta 3 geltoki).

Ordutegia eta maiztasuna

Trenak goizeko bederatzietatik arratsaldeko laurak arte ibiltzen dira. Trenen igarotze maiztasuna berdina da egun osoan zehar, bederatzi minutu eta erdiro igarotzen dira trenak.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Txineraz) 11. linearen ordutegi eta maiztasunak Shanghaiko metroaren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2636308
  • Commonscat Multimedia: Shanghai Metro Line 11 / Q2636308

  • Lekuak
  • OSM: 396879
  • Wd Datuak: Q2636308
  • Commonscat Multimedia: Shanghai Metro Line 11 / Q2636308
  • i
  • e
  • a
Eraikiak
1. linea | 2. linea | 3. linea | 4. linea | 5. linea | 6. linea | 7. linea | 8. linea | 9. linea | 10. linea | 11. linea | 13. linea
Shanghaiko metroaren lineak
Eraikitzen
12. linea | 21. linea
Proiektuan
14. linea | 15. linea | 16. linea | 17. linea | 18. linea | 19. linea | 20. linea | 22. linea


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.