ǁKaras (eskualdea)

ǁKaras (eskualdea)
 Namibia
Administrazioa
Herrialdea Namibia
ISO 3166-2NA-KA
HiriburuaKeetmanshoop (en) Itzuli
Zatiketa
ikusi
  • Berseba Constituency (en) Itzuli, Karasburg East (en) Itzuli, Keetmanshoop Rural Constituency (en) Itzuli, Keetmanshoop Urban Constituency (en) Itzuli, ǃNamiǂNûs Constituency (en) Itzuli, Oranjemund Constituency (en) Itzuli eta Karasburg West Constituency (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak26°34′00″S 18°08′00″E / 26.566666666667°S 18.133333333333°E / -26.566666666667; 18.133333333333
Azalera[convert: invalid number] km²
MugakideakLurmutur Iparraldea eta Hardap
Demografia
Biztanleria77.421 (2011)
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaUTC+02:00 eta Central Africa Time (en) Itzuli
karasrc.gov.na

ǁKaras (/ᵏǁʰa.ɾas/ ahoskatua, klaska albokari hobikari erabiliz; lehen Karas, klaskarik gabe, deitua) Namibiako hamalau eskualdeetako bat da.[1] Keetmanshoop da bere hiriburua. "ǁKharas" Namibian eta Botswanan endemikoa den aloe baten namerazko izena da, herrialdeko landarerik ezagunena dena.

Natur aberastasun handiko eskualdea da, bai barrualdean, bai kostaldean. Ibai-diamanteen munduko erreserbarik handienak ditu. Egonkortasun soziopolitikoa, kriminalitate-tasa txikia eta tokiko, eskualdeko eta atzerriko merkatuetarako sarbidea ematen duten azpiegitura onak ditu.

Eskualde honetan abeletxe txikiak daude nagusiki, batez ere ardiak edo ahuntzak. Garrantzi handia hartu dute Naute presan eta Orange ibaian zehar ureztatutako ehiza-aziendak eta etxaldeak.

Eskualdearen ezaugarri dira Lüderitzeko portua eta bertako arrantza eta ontzigintzako industria; diamanteen eremuak kostaldean zehar, Oranjemund gune nagusia izanik; erauzketa- eta meatzaritza-enpresak Namibiako hegoaldean (Klein Karas eta Rosh Pinah eremuak); Kudu gas-eremua, Ozeano Atlantikoan, eta eskala txikiko industriak Lüderitzen eta Keetmanshoopen.

Eremuaren hazkunde ekonomikoaren potentziala handia da, baina garapen orokorreko politika intentsiboa behar du. Gobernu zentralarentzat zergak sortzen dituen eremua da, batez ere diamantearen meatzaritzatik datozenak.

Erreferentziak

  1. (Alemanez) citypopulation.de

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q573467
  • Commonscat Multimedia: Karas / Q573467

  • Lekuak
  • OSM: 2279557
  • Wd Datuak: Q573467
  • Commonscat Multimedia: Karas / Q573467
  • i
  • e
  • a
Namibiako eskualdeak
  • Kunene
  • Omusati
  • Oshana
  • Ohangwena
  • Oshikoto
  • Mendebaldeko Kavango
  • Ekialdeko Kavango
  • Zambezi
  • Erongo
  • Otjozondjupa
  • Omaheke
  • Khomas
  • Hardap
  • ǁKaras
Geografia
Namibia
Artikulu hau Namibiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.